Nos formamos

Begirale taldea EDEren kurtsoen laguntzaz osatzen da. Horretaz gain, taldera begirale gisa sartu aurretik, barne formakuntza ere egiten da. Azken hau prozesu osoan zehar hartzen da kontuan.

Azken batean, pertsonak askatasunez heziko dituen estilo pedagogikoa bilatuz, beren kabuz erabakitzeko gauza izan daitezen. Guzti hau, ondorengo esparruan egin behar dela uste dugu:

• Gizakiaren alderdi guztiak (intelektuala, gorputzarena, afektiboa, soziala, morala eta erlijiosoa) hartuko dituen osoko hezkuntza

• Askatasun indibidual eta kolektiboaren garapena eragingo duen eta gizakiari bere alderdi pertsonala eta sakona askatzen lagunduko dion hezkuntza askatzailea

• Bere bat-bateko jarduera errespetatuz eta bere beharrei erantzunez, ikaslea oinarritzat izango duen hezkuntza aktiboa

• Bi noranzkoko hezkuntza, hezitzailearen eta ikaslearen arteko harremanak elkarrekiko eta baterako hazkundea bultza dezan

• Beren jatorri, ideologia edo gaitasunak aintzat hartu gabe, pertsonen onarpen indibidualean oinarrituko den hezkuntza integratzailea

EE idearioa, A11